Ordoki batean kokatuta, izen bereko ibaiaren ertzean. 586 m-ko garaiera. Biztanle kopurua: 38 (2014an).
Iparraldean, Zalduondo eta Araia ditu mugakide; hegoaldean, Durruma eta Egilaz; ekialdean, Albeiz; eta mendebaldean, Erdoña.
Artea
San Joan Bataiatzailea eliza
Erdi-puntuko arkuko portada.
1940ean berrinauguraturiko tenplua. Oinplano angeluzuzena hiru aldeko absidearekin. XIV. mendeko Ama Birjina. San Joan Bataiatzailearen eskultura ona, XVI. mendekoa. XVI. mende bukaerako sakristia. Gurutze-ganga diagonalak, bi tartekoak, aldats-zutabeetan zurkaiztuak eta mentsuletan bermatuak. San Blasen eta San Joseren eskultura neoklasikoak, XVIII. mende bukaerakoak, “Payuetako santu-egileak” zeritzenak eginak.
Kanpandorrerik gabea. Kanpaiak bi baotan daude.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.