Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

SL-A13 MARUTEGI GAZTELUA-DONE MIKEL

Zailtasuna: Txikia
Iraupena: 2 ordu
Bidaldia: 3 kilometro gutxi gorabehera.
Goibehea: 250 metro

Txango honetan Marutegi edo Morutegi Gaztelua bisitatzeko aukera izango dugu baita Done Mikel tontorrera igotzeko ere; bertatik Arabako Lautadako ikuspegi hobezinaz gozatuko dugu. Ibilbidearen zatirik nagusiena baso-pistatik doanez gero, eroso eta atsegingarria da oso eta Araiako historiaren atal desberdinak ikusteko aukera eskaint6zen du ( Ajuria Lantegia, Done Mikel Harrobia, Gaztelua).

Geure bideari Araian ekingo diogu. Herriko errepidean gora joz, Ajuria Lantegira iritsiko gara. Errepide bertsutik jarraituz, baserrietarako norabidean eta lantokiko azken eraikuntzak atzean utzi eta handik gutxira, danborraren aldapa aurkituko dugu eskumaldean. Orgatxoen aldapa izenaz ere ezaguna da, bertotik aldaparen bukaeran dagoen harrobiko legarrez kargatutako tramankuluak jaisten baitziren.
Aipatu aldapa malda handikoa da, ondorioz, eskumaldetik atera eta bihurgunea egin ondoren danborraren aldaparen gainera garamatzan pistatik ere igo gaitezke. Pista behin ere utzi gabe, harrobitik pasatuko gara eta Done Mikel inguratuz Marutegi Gaztelura hurbilduko gara. Harroinetik mendi-tontorrean dagoen eraikuntza beha genezake (ez da gomendagarria bertara igotzea, ez baitago biderik eta oso arriskutsua baita). Geure bidean aurrera egingo dugu eta eskumara joz, aldapatxo batzuk igoz, Done Mikel mendi-tontorrera iritsiko gara, bertotik Araiako nahiz Arabako Lautadako ikuspegi hobezinez gozatzeko aukera izanik. Bide beretik behera egingo dugu eta berriro baso-pistari lotuz, mendia inguratuz bukatuko dugu, danborraren aldaparaino jaitsiko gaituen bidezidorra aurkitu arte.


Kontuan hartu beharrekoak:

Þ Mendia errespetatzea
Þ Landareak eta animaliak zaintzea. Atzetik datozenek ere haiekin gozatzeko aukera izan dezaten.
Þ Zaborra sortuz gero, ez ezazu menditik bota. Herriko edukiontzietara eraman

  

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz