Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

BABESTUTAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA

Helbidea: Herriko enparantza,11
Telefonoa: 945 314547

 

Araiako erdigunean kokatuta dago eta eskualdeko erkidegoko zerbitzu publiko nahiz pribatu anitzak balia ditzaketen adineko zortzi pertsonaren bizilekua da.

Orokortasunak:
Zentrua baliabide publikoa da, Gizarte Ongizateko Foru Institutuak finantziatzen eta Asparrengo Udalak kudeatzen dutena.

Instalazioak:
Etxebizitzak 5 gela ditu (3 bikoitz eta 2 bakarkako), oso erosoak eta norberari dagozkion apaingariekin horni daitezkenak.Egongela eta bi bainugela egokitu ere baditu.
Segurtasuna eta zerbitzuak:
Gosaria, bazkaria eta afaria luzatzeko jantoki zerbitzua dago, etxeko elikadura bermatzen duena. Larrialdietarako telefonoguneari (NLT) lotutako dei-sistema ere badu.

Kalitatea eta integrazioa:
Etxebizitza komunitario hau adinekoen egoitza bihurtu eta bertan bizi direnak erkidegoan guztiz integratuta daudela sentiarazteko asmoz, haiek ere instalazioak mantentzeko eguneroko zereginetan nahiz beren garbiduran laguntzen dute.

Alberdi ekonomikoak:
Zerbitzu hauek jasotzeko ordaindu beharrekoa Gizarte Ongizateko Foru Institutuak urtero eguneratzen eta argitaratzen duen prezio publikoen araudiaren araberakoa izango da.

Argibideak:
Argibide gehiagorako (onartua izateko baldintzak, eskaintzen diren zerbitzuak, e.a.) Asparrengo Gizarte Ongizateko langilearekin harremanetan jarri.
Jendaurreko ordutegia: Astelehenetan eta asteazkenetan 11:00etatik 14:00etara.
ALHAO 137 zk. – 2010eko abenduaren 1ean, asteazkena.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz