Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

URABAIN

Atauko haitzaren behealdean dago (1.103 m, Entzia mendizerra), 598 metrora. Biztanle kopurua: 20 (2014an).

ARTEA

Urabaingo kapare-etxea, XVIII. mendekoa

Armarrizko antolaketa fatxada nagusian. Isolatua aurkezten da bere “rain” eta larrainarekin. Oinplano angeluzuzena dauka eta bi isuriko teilatuz estaltzen da, teilatu-gailur perpendikularra fatxada nagusira begira duten hormapikoen gainean; arabiar erako teileria. Manposteria luzitua murruetan eta harlandua baoen enkoadraketan eta eskantzuetan.

San Joan Bataiatzailearen eliza

XVI. mendean egindako harlanduzko lana, hilarri erromatarren zati batzuk dituena murruetan. Tenpluaren perimetroan, hegal azpian molduraturiko erlaitz bat doa.
XVIII. mendearen lehen erdian, Gregorio de Aguirrek atari kanpandorre bat erantsi zuen iparraldean. Atariko arku karpanel biak zein kanpaietarako baoak molduratuta daude.
Altxatu zen mendearen bukaeran, kanpai-horma bat erantsi zitzaion, erdian bola daraman frontoi triangeluarrean bukatzen dena. XVI. mendeko portada.
Oinplano angeluzuzena, hiru tartekoa, giltzarri lauak dituzten tertzeletedun gangez itxiak.
Higigarrien edukia burualdean kokaturiko hiru erretauletara mugatzen da. Erdikoa, atzeko predelaren gainean dago, barrokoa da eta luxu handikoa dekorazioari dagokionez.
XVII. mendeko sagrarioa dauka, multzoaren garaikidea, eta burualdean, orbelezko motots handi bat duen nitxo batetik, titularraren XVIII. mendeko tailu bat dauka, Gasteizen egina. Une horretakoa da baita Errosarioko Ama Birjinaren irudi ederra, arropa mugitu eta ondo estofatua daramana. XVIII. mende bukaerako alboko erretaula bat erdiratzen du eta horren atikoan balio urriko San Joseren margo bat dago. Kolateral neoklasikoan Santa Barbara gurtzen da, margo batean irudikatua dagoena.
Sakristian, burdinazko gurutze bat dago, zitori horidun besoekin, ebakidun dekorazioarekin eta atzealdean Kristo Gurutzatuaren irudiarekin. XVI. mendekoa da. Mende horretakoa da, halaber, Ama Birjinaren baseliza, XVIII. mende bukaeran desagertu zena. 1066an Iratxeri emandako Yazarreta monasterio zaharra ere desagertu egin zen.

Yazarreta

Uste da leku honetan Yazarretako monasterioa egon zela. Hala, 1066. urtean, Gideri Gidériz de Eulate jaunak eta bere emazte Sancha andreak emari bat egin zioten Iratxeko monasterioari: Yazarretakoa deritzon monasterio txikia («monasteriolum»), Urabain hiribilduaren ondoan kokatua zegoena. Horrela jasotzen da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian dagoen dokumentuan (Ir. Dok., 158 zk.; Ir. Kar., 13 f.). Halere, jatorrizkoan Hurabain dago idatzita.
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz